Ludus Magnus
Ludus Magnus | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′24″N 12°29′42″E / 41.89°N 12.495°E |
Ludus Magnus, Antzinako Erroman, Flaviar Anfiteatrotik gertu zegoen gladiadore eskola bati deritzo, Zelio eta Eskilino muinoen arteko haranean, Domiziano enperadorearen garaian eraikia izan zelarik, 80ko hamarkadan. Honen hondarrak ikusgai daude Erroma erdialdeko Monti rionean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ludus Magnusa, gehienbat, adreiluz eraikia izan zen, I. mendeko merkataritza eraikin xume baten gainean, hiru solairuko altuera zuelarik. Multzoak, bizitokiek inguratutako patio bat zuen. Patio honen erdian, tamaina txikiko anfiteatro bat zegoen, gladiadoreak entrenatzeko.
Gaur egun ikus daitezkeen hondakinak, 1937an industen hasi ziren, indusketa lanak, hogei urte beranduago arte amaitu ez ziren arren. Hondakin horiek, inguratzen zuten barrakoi eta hondarraren erdia baino ez dira, eraikinaren gainontzeko zatia, gaur egun, eraikin modernoen azpian dago. Ludus Magnusa, Domiziano enperadoreak sortutako lau gladiadore eskoletako bat izan zen. Beste hirurak, Dacia, Gallica eta Matutinus deitzen ziren.
Anfiteatroari dagokionez, 63 metroko luzera eta 49 metroko zabalera zuen, neurri txikiak, ondoan zuen Koliseoarekin alderatuz, 3.000 pertsonentzako tokiarekin, zati txikia, Koliseoko 50.000 eserlekuekin alderatuz. Neurri horiek, baina, nahiko arruntak dira, Erromatar Inperioko beste anfiteatro batzuekin alderatuz gero. Kontserbatzen diren hondakin gehienak, Trajano enperadorearen erregealdian egindako berreraikitze batekoak dira, nabarmentzekoa da anfiteatro hau Koliseoarekin lotzen zuen lurrazpiko pasabide bat.
Ludus Magnusa, Koliseoarekin batera etorri zen gainbehera, hau da, aisialdi ikuskizun horiek interesa galdu zutenean, VI. mendean, lurperaketa toki bezala erabili zelarik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |