Linköping
Linköping | |
---|---|
urban area in Sweden (en) | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Suedia |
Konderria | Östergötlandeko konderria |
Probintzia | Eskania |
Izen ofiziala | Linköping |
Posta kodea | 58X XX |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°24′34″N 15°37′32″E / 58.409418°N 15.625656°E |
Azalera | 42,16 km² |
Altuera | 45 m |
Demografia | |
Biztanleria | 115.682 (2020ko abenduaren 31) 10 (2020) |
Dentsitatea | 31 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 013 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | baliorik ez |
http://www.linkoping.se/ |
Linköping (suedieraz ˈlɪnːˌɕøːpɪŋ ahoskatua) Suediako hego-ekialdeko hiria eta portua da, Ostergötlandeko konderriko hiriburua, Stagan ibaiaren ertzean. 2010ko erroldaren arabera 104.232 biztanle ditu, Linköping udalerrian 153.571 biztanle.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Lionga ting-etik etor litekela uste da, zeina Östergötlandeko biltzar garrantzitsuena baitzen. Historikoki diozesi goiztiarra izateagatik izan da ezaguna, Suediako bigarrena izan baitzen, 1104an jadanik aipatua. 1128an Vreta abadia eraiki zen, gerora katedrala bihurutko zena.
Erdi Aroan, pentsalari eta elizgizonen gune guztiz garrantzitsua izan zen. Han garaitu zituen 1600an Karlos IX.a Suediakoak luteranismoaren aldezle ziren Sigismundo III.aren jarraitzaileak.
Mendeetan zehar herri txikia izan zen baina 1937an SAAB aire konpainiak egoitza bertan ezarri zuen eta biztanleriak gora egin zuen. 1960 hamarkadan Linköpingo Unibertsitatea sortu zen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriagune garrantzitsua da (mekanika, aeronautika, burdinbiderako gaiak, janari-industria).
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Vreta monasterioa.
-
Udaletxea.
-
Unibertsitatea.
-
Mjärevi Zientzia Parkea.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Sister Cities of Guangzhou. Guangzhou Foreign Affairs Office.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Suedieraz)