Oder
Itxura
(«Odra» orritik birbideratua)
Oder[1] (txekieraz, eslovakieraz eta polonieraz: Odra, alemanez: Oder, hungarieraz: Odera) erdialdeko Europako ibaia da.
Txekiako Errepublikan du iturburua, Sudete mendien ekialdean. Ondoren Poloniako mendebaldea zeharkatzen du eta azken 187 kilometroek Polonia eta Alemaniaren arteko muga markatzen dute. Itsaso Baltikoarekin loturik dagoen Szczecingo aintzirara isurtzen da. Mendebaldeko Neisse eta Warta dira Oder ibaiaren adar garrantzizkoenak.
Zeharkatzen dituen hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txekia: Ostrava
- Polonia: Racibórz, Opole, Wrocław, Szczecin
- Alemania: Eisenhüttenstadt, Frankfurt Oder, Schwedt
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/08/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |