Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Omega-3

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chia (Salvia hispanica) landarearen haziek Omega 3 kopuru handia dute.

Omega 3 gantz-azido mota da, kate luzekoa, eta asegabea (insaturatua). Omega 3 izenarekin hainbat gantz-azido daude (esaterako, azido alfa-linolenikoa -18 karbono dituena- edo azido eikopentaenoikoa -20 karbono dituena-). Mota honetako gantz-azidoak poliasegabeak dira.

Omega 3 taldeko gantz azidoei esentzialak deritze, gure gorputza ez baita gai sintetizatzeko, eta dietaren bitartez hartu behar direkako (aminoazido esentzialen antzera) [1]. Omega 3 asko duten janarien artean honako hauek aipa daitezke: arrain urdinak (izokina, hegaluzea, antxoak, sardinak...), intxaurrak, lihoa eta Salvia hispanica landareen garauak eta soja.

Omega 3 gantz azidoek funtsezko zeregina dute zelula mintzaren sortze prozesuan. Horretaz gain, iturri energetikoa dira eta immunitate-sistema zein nerbio-sistemaren funtzionamendu zuzenerako ezinbestekoak dira.

Osasun-onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugariak dira: [2] [3] [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Grasas omega 3 buenas para su corazón MedlinePlus
  2. Janice K. Kiecolt-Glaser, Martha A. Belury, Rebecca Andridge, William B. Malarkey et Ronald Glaser, « Omega-3 supplementation lowers inflammation and anxiety in medical students: a randomized controlled trial », Brain, Behaviour and Immunity, vol. 5, no 8,‎ 2011ko azaroa, 1725-34 orr. irakurri artikulua
  3. Clemens von Schacky, « A review of omega-3 ethyl esters for cardiovascular prevention and treatment of increased blood triglyceride levels », Vascular Health and Risk Management, vol. 2, no 3,‎ 2006ko iraila, 251-262 orr. irakurri artikulua
  4. uping Gao, Xin Su, Xue Han et Huiyan Wen, « Unsaturated Fatty Acids in Mental Disorders: An Umbrella Review of Meta-Analyses », Advances in Nutrition (Bethesda, Md.), vol. 13, no 6,‎ 2022ko abendua, 2217–2236 orr. irakurri artikulua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]