Juste la fin du monde (filma)
Juste la fin du monde (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Juste la fin du monde |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Xavier Dolan (en) |
Gidoigilea(k) | Xavier Dolan (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xavier Dolan (en) Sylvain Corbeil (en) Nancy Grant (en) Nathanaël Karmitz |
Edizioa | Xavier Dolan (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gabriel Yared Dominique Dalcan (en) |
Argazki-zuzendaria | André Turpin |
Jantzi-diseinatzailea | François Barbeau (en) Xavier Dolan (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
|
Juste la fin du monde (euskaraz Soilik munduaren amaiera) 2016ko Xavier Dolan kanadar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako drama film bat da. 1990eko Jean-Luc Lagarce frantziar antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Nathalie Baye, Vincent Cassel, Gaspard Ulliel, Léa Seydoux eta Marion Cotillard aktoreek antzeztu zuten.
2016ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma sariarengatik lehiatu zen. 89. Oscar Sarien ekitaldian Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako Kanada ordezkatzeko izendatua izan zen. Gainera, hiru César sari irabazi zituen: zuzendari (Xavier Dolan), aktore (Gaspard Ulliel) eta muntatze (Dolan) onenei zegozkienak.[1]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabi urte kanpoan egon ondoren, Louis (Gaspard Ulliel) idazle gaztea bere sorlekura itzuli da, bere familiari gaixotasun terminal baten ondorioz hilzorian dagoela iragartzera. Orduan bere senideekin berrelkartu eta berarekiko ustezko maitasun keinuak diren eztabaida amaigabeez osatutako bilera bat jazoko da, honetan inorrek azaleratu bahi ez dituen ezinikusiak agertu eta bakoitzaren beldur eta bakardadeak azaleratuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nathalie Baye: Martine
- Vincent Cassel: Antoine
- Marion Cotillard: Catherine
- Léa Seydoux: Suzanne
- Gaspard Ulliel: Louis
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Elle' filma nagusi Frantziako zinema sarietan» Berria 2017-02-26.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juste la fin du monde filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Frantsesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2016ko filmak
- Gaspard Ullielek antzeztutako filmak
- Nathalie Bayek antzeztutako filmak
- Vincent Casselek antzeztutako filmak
- Marion Cotillardek antzeztutako filmak
- Léa Seydouxek antzeztutako filmak
- Nathanaël Karmitzek ekoitzitako filmak
- Kanadako filmak
- Frantziako filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- Idazleei buruzko filmak
- Drama filmak
- Gaixotasunei buruzko filmak
- Heriotzari buruzko filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Film independenteak