Jules Ferry
Jules François Camille Ferry (Saint-Dié-des-Vosges, Frantzia, 1832ko apirilaren 5a - Paris, 1893ko martxoaren 17a) legegizona eta politikaria izan zen.
Frantziako Bigarren Inperioaren garaian erregimenaren kontra gogor jardun zen. Errepublikar diputatua eta Parisko alkate (1870) izan zen. Hiriburuaren hornikuntza bere eskuetan zuelarik, herriak gorroto handia hartu zion. Mac-Mahonen erregimenaren kontrakoa izan zen, eta hark amore ematean, Hezkuntza eta Arte Ederretako ministro izan zen, eta ondoren Kontseiluko lehendakari.
Ferdinand Buissonekin eta C. Séerekin batera, herri irakaskuntzan neurri berriak hartu zituen: laikoa, doakoa, nahitaezkoa egin zuen lehen mailako irakaskuntza eta bigarren mailako irakaskuntza publikoa neskentzat irekita geratu zen (1880-81).
Askatasun nagusiak finkatzen (bilera, prentsa eta sindikatu askatasunak) eta herri administrazioa berritzen (alkatea aurrerantzean zinegotziek hautatuko zuten) saiatu zen.
Frantziaren politika kolonialari indar berria eman zion: Tunisiako protektoratua Bardoko hitzarmenean (1881), Madagaskarko kolonizazioa, Brazzak Behe Kongoa konkistatzea, Tonkinen konkista. Bere politika kolonialak oposizioaren gorrotoa erakarri zion, eta Lang-söngo istiluen ondoren (1885eko maiatza), etsi egin behar izan zuen.
Senatari (1891), eta Senatuko lehendakari izan zen.
Jules Ferryren hitzaldia kolonialismoari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{esaera2|Goi mailako arrazek eskubidea dute behe mailako arrazen gain. Nire ustez, eskubidea dute betebeharra ere badutelako. Behe mailako arrazak zibilizatzeko betebeharra alegia (...). Frantziako politika koloniala dela eta, hedapen kolonialeko politika dela ea, Inperio garaian Saigonera eta Kotxintxinara joan behar izan dugu, Tunisiara eta Madagaskar rera joan behar izan dugu. Berriro esango dut, hedapen kolonialeko politika hori egia biribil batean oinarritu da. Hala ere, egia horren inguruan, gauzatxo bat azpimarratu behar da, hots, gure itsas armada ozeanoen zabaltasunean ezin da babesleku sendorik gabe moldatu, defentsarik gabe, hornidura gunerik gabe (...).
Ikuspuntu ekonomikotik, zergatik koloniak? (...) Koloniak, herrialde aberatsenentzat, kapital-[[inbertsiorik onena dira, abantaila handiak baitituzte (...). Nik esaten dizuet Frantziak -beti izan ditu kapital handiak eta haietako asko atzerrira esportatu ditu (...)- interes berezia duela auzi kolonialaren alderdi horretan.
Baina jaunak, auzi horretan bada beste alderdi bat, aipatutakoa baino are garrantzitsuagoa dena.
(...) Garai hauetan, Europako industria guztiak krisian daudela, kolonia bat eratzeak merkatu bat sortzea esan nahi du. Esan izan da, hain zuzen ere, -eta horren adibideak ugariak dira herrialde modernoen historia ekonomikoan-, nahikoadela ama-[[aberria] ren eta hark sortutako kolonien artean harreman kolonialak irautea, nagusitasun ekonomiko horrek bide eman dezan eta lagun dezan, nolabait, nagusitasun politikorako.|Jules Ferry, Hitzaldia Diputatuen Ganberan, 1885eko uztailean}}
Inperialismoaren arrazoiak, Ferryren iritziz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Biztanleria behartsua delako edo biztanle lar dituztelako emigratu beharra duten herrietan ezartzen da lehenengo politika koloniala. Baina kapital gehiegi edo produktu larregi dutenetan ere gertatzen da; izan ere, hori da gaur egungo emigrazio modu berria eta emankorrena (...).
Ikuspuntu horretatik, badiot berriro ere, kolonia bat sortzea merkatua sortzea da (...). Garai honetan, Europako industria guztiak krisian direla, kolonia bat sortuz ger irtenbidea ere aurkitzen da. Produzitzen duen aberri-ama eta berak sortutako koloniak lotzen diren lekuan produktuen gaineko nagusitasuna izango da, ekonomikoa eta politikoa ere bai (...). Beste gai batez ere mintzatu behar dut (...): arazoaren alde humanitarioa edo zibilizagarriz... Argi eta garbi esan behar da goiko arrazek badutela nolabaiteko eskubidea behekoen gainean... [zalaparta ezker muturrekoen aulki batzuetan.] (Maigne jauna): Zelan ausartzen zara hori esatera gizakiaren eskubideak aldarrikatu diren herrian? (Guilloutet jauna): Esklabotasuna eta beltzak salerostea justifikatzea da. (Jules Ferry): Maigne jauna zuzen badago, Gizakiaren Eskubideen Aldarrikapena Ekuatore Afrikako beltzentzat idatzi bada, orduan, zer eskubiderekin inposatu dizkiezue trukeak, salerosketak? Ez dituzte eurek eskatu (...) Goiko arrazek behekoak zibilizatu behar dituzte. Eta ba aldago ukatzerik justizia gehiago eta orden material eta moral hobea dagoela (...) Afrika iparraldean Frantziak konkistatu zuenetik hona? |
» |
Jules Ferryk Diputatuen Ganberan egindako hitzaldia, Paris, 1885 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Ferry |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1832ko jaiotzak
- 1893ko heriotzak
- Frantziako politikariak
- Parisko alkateak
- Frantziako Gobernuko ministroak
- Frantziako ateoak
- Antiklerikalak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak
- Parisen hildakoak
- Frantzia-Prusia Gerrako militarrak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak
- XIX. mendeko kazetariak
- Frantziako atzerri ministroak