Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Izaskun Aranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskun Aranburu
Bizitza
JaiotzaDonostia1975eko abenduaren 27a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiraguista
Pisua66 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Izaskun Aranburu Balda (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko abenduaren 27a -) piraguista ohia da, ur lasaietako kayakean aritzen zena. Euskal Herriko piraguismoak eman duen kirolaririk onenetakoa da. Hamar urte zituela hasi zen piraguismoa praktikatzen, Donostiako Fortuna Kirol Elkarteaan, baina emaitzarik onenak Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin erdietsi ditu.

Hamabost urte zituela lortu zuen lehen Espainiako txapelketa K-2 modalitatean, eta orduz geroztik zenbatezinak dira lortu dituen titulu eta dominak. Besteak beste, aipagarriak dira: brontzezko domina 1993ko Junior Mailako Munduko txapelketan; zilarrezko domina 1997ko Europako Senior txapelketan; 1997ko eta 1998ko Munduko txapelketan brontzeko bi domina, K-2 eta K-4 sailetan; 1997ko Munduko Kopan urrezko domina; 1999ko Europako txapelketan zilarrezko eta brontzezko dominak, K-4 eta K-2 sailetan.

Hala ere, lorpen garrantzitsuena 1999ko Munduko txapelketan, K-2 sailean, lortutako urrezko domina da. 2000. urteko Munduko Kopan zilarrezko domina eskuratu zuen K-4 200 metroko sailean, Alemaniako Duisburgen jokatutako estropadan. Hungarian jokatutako Munduko Koparen proban K-2 saileko 200 metroko proban brontzezko domina ere irabazi zuen Izaskun Aranburuk.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen bere emaitzak txapelketa ofizialetan:[1]

Urtea Txapelketa Lekua Postua Modalitatea
1996 Olinpiar Jokoak  Atlanta (AEB) 6.a Kayak bikotea 500 m.
6.a Kayak laukotea 500 m.
2000 Olinpiar Jokoak  Sydney (Australia) 8.a Kayak laukotea 500 m.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.