Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ignaz Pleyel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignaz Pleyel

Bizitza
JaiotzaRuppersthal (en) Itzuli1757ko ekainaren 18a
Herrialdea Austria
 Frantzia
HeriotzaParis1831ko azaroaren 14a (74 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Ignace Pleyel (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Irakaslea(k)Joseph Haydn
Jarduerak
Jarduerakpiano maker (en) Itzuli, music publisher (en) Itzuli, musikagilea eta piano-jotzailea
Mugimenduamusika klasikoa
First Viennese School (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
liturgical music (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm1680757 Musicbrainz: 9b937242-0492-4056-b430-137eff78f194 Discogs: 1322298 IMSLP: Category:Pleyel,_Ignaz Find a Grave: 7764 Edit the value on Wikidata

Ignaz Pleyel (Ruppersthal, 1757ko ekainaren 18a - Paris, 1831ko azaroaren 14a) Austriar musikagilea, musika-argitaratzailea eta pianogilea izan zen.

Bost urtez Joseph Haydnen ikaslea izan zen. 1789. urtean Estrasburgoko kapera-maisu izendatu zuten, eta hamar urtez egon zen zeregin hartan. Garai hartan idatzi zituen musika-lan gehienak (1787-1795). Frantziako iraultzak musikan eta erlijioan sortzen zituen etenen ondorioz, Londresa jo zuen, eta arrakasta handia lortu zuen, batez ere, sinfonia kontzertanteekin eta kuartetoekin. 1795. urtean Parisen hasi zen bizitzen, eta musika argitaletxe bat sortu zuen. Hogeita hemeretzi urtean lau mila lan argitaratu zituen, batez ere Luigi Boccherini, Beethoven, Muzio Clementi, Jan Ladislav Dussek eta Haydn musikagileenak. 1807. urtean Pleyelek piano-lantegi bat zabaldu zuen Parisen, urteak igaro ahala, gero eta ospetsuago bihurtu zena. Pleyelek hogeita bederatzi sinfonia idatzi zituen, berrogeita bost kuarteto harizko musika-tresnetarako, bi biolin-kontzertu, eta sei piano-sonata, besteak beste. 1815. urtean haren seme zaharrena, Camille (1788-1855), enpresako kide bihurtu zen; piano-jotzaile bikaina zen eta administratzaile ona. Chopin adiskide mina zuen, eta Pleyel aretoan egin zuen hark Parisko aurkezpena, baita azken kontzertua ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignaz Pleyel Aldatu lotura Wikidatan