Huldahko ateak
Huldahko ateak | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′33″N 35°14′12″E / 31.77594°N 35.23661°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1034 |
Komisarioa | Ali az-Zahir (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Atalak | hiriko portale: 6 |
Huldahko Atea (hebreeraz: שערי חולדה, Sha'arei Hulda), Asmondar leinuaren garaian Jerusalemgo Tenpluaren esparrura zeramatzaten ateak ziren, Mishna legeen bilduman izendatuak. Gaur egun, terminoa ondorengo bi ate-multzoen hondakinetarako erabiltzen da, Ate Hirukoitza eta Ate Bikoitza, Herodesek hasitako Tenpluko Mendiaren hedaduraren zati gisa eraikiak. Bi ate multzoak Tenpluaren Mendiaren zabalgunea inguratzen zuen Jerusalemgo Hegoaldeko Hormaren zati ziren. Ateetatik sabai gangatuak zituzten lurpeko arrapaletara sartzen zen, eta haien bidez zelaigunera igotzen zen. Erdi Aroan arrapalak hormatu zituzten.[1][2]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Huldahko ateak" izena Mishnako Tenpluko Mendiaren deskribapenetik hartua dago (Midoteko Ituna 1:3).[3] Izenerako bi jatorri posible iradoki ditu. "Hulda" hitzak "satorra" edo "sagua" esan nahi du hebreeraz; ate horietatik ateratzen diren tunelek animalia horiek erabiltzen dituzten zuloak edo tunelak gogorarazten dituzte. Beste aukera bat da izenak Hulda profetisari erreferentzia egitea, zeinaren hilobia agian inguruan egon zitekeen.[4]
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendeko indusketetan, Charles Warrenek[5] korridore batzuk aurkitu zituen Ate Hirukoitzaren azpian, batzuk hormaren azpitik eta Tenpluaren Mendiaren hegoaldeko mugatik haratago zeramatzatenak. Ez da ezagutzen zein helburu eta alditan eraiki ziren. Arkeologo berrienek ezin izan dute ikertu, gunearen egoera politikoa dela eta. Bi ateetako korridoreak meskita gisa erabiltzen dira orain.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ate Bikoitzaran daramatzaten eskailerak.
-
Egun Ate Bikoitzean ikusten den zatia. Gainontzekoa Erdi Arokoko dorrearekin estali zen.
-
Ate Hirukoitza.
-
Ate Hirukoitza 1855ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://madainproject.com/huldah_gates
- ↑ https://www.womeninthescriptures.com/2022/12/the-huldah-gates-of-the-2nd-temple.html
- ↑ Encyclopædia Judaica (ed. 1972), 15.liburuki, 963-4.or.
- ↑ Encyclopædia Judaica (ed. 1972), 9.liburuki, 1553.or. (Tos. Neg. 6:2)
- ↑ Encyclopædia Judaica (ed. 1972), 9.liburuki, 1525.or.