Horta Nord
Horta Nord | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | baliorik ez |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°33′14″N 0°20′35″W / 39.5539°N 0.3431°W |
Azalera | 176,33 km² |
Mugakideak | Camp de Morvedre, Camp de Túria, Horta Oest, Valentziako eskualdea eta Horta Sud (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 305.422 (2022ko urtarrilaren 1a) 1.911 (2021) |
Dentsitatea | 1.732,1 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | valentziera |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua |
L'Horta Nord Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Valentziako Horta eskualde historiko-naturalaren banaketatik sortutako lau eskualdeetakoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Camp de Morvedre du, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Valentzia, ipar-mendebaldean Camp de Túria eta hego-mendebaldean Horta Oest.
Eskualdeak 22 udalerri ditu, 140,40 km²ko azalera du eta 2010ean 221.971 biztanle zituen.
Ez du hiriburu administratiborik. Udalerri nagusiak Burjassot, Alboraia, Montcada (barruti judizial burua), Puçol eta Massamagrell (barruti judizial burua) dira. Horta Nordeko Kirol Jokoak (Jocs Esportius de L'Horta Nord) Alboraian egiten dira eta Zerga Agentziaren egoitza Montcadan dago.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Albalat dels Sorells | 3.708 | 4,60 | 806,08 |
Alboraia | 21.582 | 8,30 | 2.409,76 |
Albuixec | 4.021 | 4,40 | 828,63 |
Alfara del Patriarca | 2.858 | 2,00 | 1.429 |
Almàssera | 6.928 | 2,70 | 2.565,92 |
Bonrepòs i Mirambell | 3.047 | 1,10 | 2.770 |
Burjassot | 37.403 | 3,40 | 11.000,88 |
Emperador | 467 | 0,10 | 4.670 |
Foios | 6.358 | 6,50 | 978,15 |
Godella | 12.993 | 8,30 | 1.565,42 |
Massalfassar | 1.880 | 2,50 | 752 |
Massamagrell | 14.568 | 6,20 | 2.349,67 |
Meliana | 9.827 | 4,70 | 2.090,85 |
Montcada | 21.109 | 15,80 | 1.336,01 |
Museros | 4.834 | 12,50 | 386,72 |
la Pobla de Farnals | 6.752 | 3,60 | 1.875,55 |
Puçol | 17.947 | 18,10 | 991,54 |
el Puig | 8.197 | 26,80 | 305,85 |
Rafelbunyol | 7.103 | 4,20 | 1.691,19 |
Rocafort | 6.259 | 2,40 | 2.607,91 |
Tavernes Blanques | 9.270 | 0,70 | 13.242,85 |
Vinalesa | 2.783 | 1,50 | 1.855,33 |
Valentziako iparraldeko auzo-herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait auzo eta barrendegi Valentzia hiriaren administrazioaren menpean baina geografikoki Horta Norden barruan daude, Pobles del Nord barrutia osatuz; haietako batzuk udalerri independenteak izan ziren. Auzo-herri inportanteenak Benifaraig (942 bizt.), Poble Nou (1.512), Carpesa (1.245), Massarrojos (1.449) eta Borbotó (791) dira.
Hiritik bereziki aldenduta eta isolatuta, les Cases de Bàrcena (405 bizt.), Mauella (56) eta Tauladellak Valentziatik banatzea edota Horta Nordeko udalerrietan sartzea eskatu dute. Barrendegirik aldenduena Rafalell i Vistabella da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
- (Katalanez) (Gaztelaniaz) Guia Horta Nord. Informazio orokorra.