Kimi ga yo (japonieraz 君が代, "Bere Maiestatearen erreinua", egungo japonieraz 君 hi bada ere) Japoniakoereserkia da 1880tik, musika egin zenean.
Sortu zenetik 1999 arte, de facto, herrialdeko ereserkia zen. Ez dago protokolorik ereserkia entzuteko, baina buruzagiek Japoniako irakasleei zutik eta banderari begira jartzeko agindu diete.
Hitzak egile ezezagun baten tankakoak dira, Kokin Wakashū antologian agertu zena.
Kimi ga yo wa
Chiyo ni, Yachiyo ni
Sazare ishi no,
Iwao to narite,
Koke no musu made.
Bere erreinaldiak, jauna,
mila belaunaldi iraun beza,
zortzi mila belaunaldi
harriak
haitz bihurtu arte
eta goroldioa erne.
君が代は
千代に
八千代に
細石の
巌となりて
苔の生すまで
Hasieran ez zuen loturarik Enperadorearekin, olerkia bizitza luzeari gorespena egitea baino ez zen, baina Meiji aroan, Kimi Enperadorearekin lotu zen. Horrela, gaur egungo Kimi ga yo hasieran Wa ga kimi (我が君, edo euskaraz "Ene jauna") besterik ez zen.