Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Eskandinaviako herrialdeak

Koordenatuak: 64°N 13°E / 64°N 13°E / 64; 13
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskandinaviako herrialdeak
Datu orokorrak
Motaadministrative territorial entity of more than one country (en) Itzuli eta eskualde kultural
Azalera3.425.804 km²
Geografia
Map
Koordenatuak64°N 13°E / 64°N 13°E / 64; 13

Eskandinaviako herrialdeak edo Europa iparraldeko herrialdeak iparraldeko Europako bost estatu hartzen dituen eskualde geografiko eta kulturala da: Danimarka, Islandia, Norvegia, Suedia eta Suomi. Gainera, Faroe uharteak, Groenlandia, Åland, Sápmi eta Svalbard barnean ere hartzen dituzte. Eskandinaviako herrialdeek asko dute erkide bizimoduari, historiari, hizkuntzari –Suomi eta Sápmi kanpo utzita– eta gizarte-egiturari dagokienez.

Ia 3,5 milioi kilometro karratuko azalera duen arren, bere lurraldearen erdia baino gehiago bizigaitza da, eta izotz-geruzez eta izozmendiz osatua dago, batez ere Groenlandian. 2014ko urtarrilean, 26 milioi biztanle zituen. Eskandinaviako herrialdeek munduko adierazle askotan lehen guneak lortu dituzte, hezkuntza, ekonomia, lehiakortasuna, eskubide zibilak, bizi-kalitatea eta giza garapena barne.

Suomiko biztanle gehienek suediarrek, norvegiarrek eta daniarrek ez bezalako jatorri etnikoa dute, baita hizkuntza guztiz desberdina ere —suomiera—. Hala eta guztiz ere, suedierak bigarren hizkuntza ofizial gisa duen estatusak eta 550 urteko suediar okupazioak emandako lotura historiko eta kultural estuek multzoaren zatitzat hartzea eragiten dute.

Bost eskandinaviar herrialdeek eta estatus berezia duten hiru egoitzek Iparraldeko Kontseilu izenekoa osatzen dute, lankidetzarako legebiltzarren arteko erakundea.

Mendea Erakunde politikoak
Daniarrak Islandiarrak Faroetarrak Groenlandiarrak Norvegiarrak Suediarrak Finlandiarrak
XII. Danimarka Islandiar mankomunitatea Norvegiako Erresuma Suedia
XIII. Norvegiako Erresuma
XIV.
XV. Kalmarko Batasuna
XVI. Danimarka eta Norvegiako Erresuma Suedia
XVII.
XVIII.
XIX. Danimarka Suedia eta Norvegia arteko Batasuna Finlandiako Dukerri Handia
XX. Danimarka Islandia Faroeak Groenlandia Norvegia Suedia Åland Finlandia
XXI.

Mendeko lurraldeak letra etzanean.