Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Deikundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paolo de Matteisen Deikundea, Saint Louisko Arte Ederretako Museoa.

Kristautasunean, Deikundea (latinez: annuntiatio nativitatis Christi) Gabriel goiangeruak Mariari Jesusen jaiotza iragarri zioneko Ebanjelioetako pasartea da.[1]

Lukasen Ebanjelioko pasarte batean (1:26-38) azaltzen da:

« Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Josef zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.

Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.

Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango.

Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?

Aingeruak erantzun zion:
Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.

Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala. Eta aingeruak utzi egin zuen.

»

Lukasen Ebanjelioa 1:26-38


Ikustaldiaren jaialdia urtero martxoaren 25ean ospatzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Patella, Michael. (2005). The Gospel according to Luke. , 14 or. ISBN 0-8146-2862-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.