Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dante Gabriel Rossetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dante Gabriel Rossetti

Bizitza
JaiotzaLondres1828ko maiatzaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
Talde etnikoaIngelesa
Italiarra
HeriotzaBirchington-on-the-Sea eta Erresuma Batua1882ko apirilaren 9a (53 urte)
Hobiratze lekuaKent
Heriotza modua: Nefritisa
Familia
AitaGabriele Rossetti
AmaFrances Polidori
Ezkontidea(k)Elizabeth Siddal  (1860ko maiatzaren 23a -  ezezaguna)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKing's College School (en) Itzuli
Royal Academy of Arts
Heatherley School of Fine Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, ilustratzailea, margolaria, itzultzailea, idazlea eta artista
Lantokia(k)Londres
Lan nabarmenak
KidetzaPrerrafaelismo
Burlington Fine Arts Club (en) Itzuli
MugimenduaPrerrafaelismoa
sinbolismoa
Genero artistikoaerretratua
Arthurian painting (en) Itzuli
Arte figuratiboa
allegory (en) Itzuli
margolaritza erlijiosoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Musicbrainz: 0ef75909-44c6-44e0-bc9c-1093c220f541 Discogs: 851655 IMSLP: Category:Rossetti,_Dante_Gabriel Allmusic: mn0001658103 Find a Grave: 4051 Edit the value on Wikidata

Dante Gabriel Rossetti (Londres, Ingalaterra, 1828ko maiatzaren 12a - Birchington-on-Sea, Kent, Ingalaterra, 1882ko apirilaren 9a) ingeles olerkari eta margolaria izan zen. Prerrafaelisten taldearen sortzaileetakoa izan zen, eta higikunde horretako artista eraginkorrenetako bat, olerkigintzaren bidez batez ere.

Ecce Ancilla Domini, 1850,
Tate Britain, Londres

Arrazoi politikoengatik Ingalaterrara erbesteratu zen italiar idazle baten semea zen eta, anaia-arrebek bezala, goi-mailako hezkuntza jaso zuen. 1848. urtean, Royal Academy eskolako zenbait kiderekin, prerrafaelisten elkartea sortu zuen. Lehen pinturetan estilo soila erabili zuen lerro eta kolore garbien erabileraren bidez (1850, Ecce Ancilla Domini). Hainbat erretratutako modelo izan zuen Elizabeth Siddalekin ezkondu zen 1860an, baina, bi urteren buruan, emaztea hil zitzaion. Gertakari horrek artistaren izaera depresiboa sakondu baino ez zuen egin. Chelsean jarri zen bizitzen 1863an eta, Erdi Aroko italiar poeten obren itzulpenei esker, izen ona lortu zuen ingeles literaturako munduan. Erdi Aroko kondairetan eta antzinateko idazle ingeles eta italiarren obretan oinarritu zen Poems (1870, Poemak) eta Ballads and Sonnets (1881, Baladak eta sonetoak) poesia-bildumak argitaratzeko.

Margolaritzari dagokionez, Rossettik gainerako prerrafaelistek baino teknika askeagoak eta bat-batekoagoak erabili zituen, eta horrela, bere obretan ez da hain zorrotza errealismo analitikoa. Lerro lausoak erabili zituen eta ametsezko giroa nagusitzen da bere obretan, gainerako prerrafaelistenetan ez bezala.

Haren margolaritzan emakumezkoen irudiak dira bereziki azpimarratzekoak. Donna angelicata moduan agertu zuen emakumea koadro batzuetan, adibidez Beata Beatrix (1863, Tate Gallery, Londres), Danteren ametsa (1871; Wallker arte galeria, Liverpool) eta abarretan, eta izaki beldurgarri moduan aurkeztu zituen beste batzuetan (Astarte Syriaca; 1877, Manchesterko hiriko arte-galeria). Aipatzekoa da Rossettiren koadroen sentsualitatea, batez ere 1860tik aurrerako koadroetan. Urte hartan, ordu arteko prerrafaelismoarekiko nolabaiteko etena bizi izan zuen, eta aurrerantzean obra sentsualagoak eta erromantizismo mistikoarekin lotuagoak egin zituen, Burne-Jones eta Morrisek bezala.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dante Gabriel Rossetti Aldatu lotura Wikidatan