Donostiako Orfeoia
Itxura
Donostiako Orfeoia Orfeón Donostiarra | ||
---|---|---|
Orfeoiaren egoitza, Donostian | ||
Datuak | ||
Egoitza | Donostia, Gipuzkoa | |
Zuzendaria | Jose Antonio Sainz Alfaro | |
Ahotsak | besbatza mistoa | |
Taldekideak | 182 | |
Urteak | 1897 - ... | |
Webgunea | www.orfeondonostiarra.org |
Donostiako Orfeoia mundu osoan ospetsua den abesbatza amateurra da, gaztelaniaz Orfeón Donostiarra jatorrizko izena duena. Bere historia luzean hainbat sari lortu ditu, bai eta kontzertu gogoangarri ugari eskaini ere, munduko hainbat lekutan, zuzendari, orkestra eta abeslari onenen ondoan.
2005ean 182 abeslarik osatzen zuten Orfeoia: 63 sopranok, 31 kontraltok, 42 tenorrek eta 46 baxuk.
Egoitza Donostiako Parte Zaharrean du, San Juan kalearen eta Iñigo kalearen arteko elkargunean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1897ko urtarrilaren 27an sortu zuten Donostian, "euskal kantak zaindu eta zabaltzeko" asmoarekin.
- 1903ko uztailaren 5 eta 6an, Royan hiriko Nazioarteko lehaiketan parte hartu zuen, arrakasta handiz.[1].
- 1909an emakumeak sartu ziren Orfeoian.
- 1912an estreinatu zuten Beethovenen "Bederatzigarren Sinfonia", euren historian zehar aldi gehien interpretatu duten pieza dena.
- 1925ean Portugalen kontzertu gogoangarria eskaini zuten, "Bederatzigarren Sinfonia" bikain interpretatuz.
- 1951n Hector Berlioz-en "Grand Messe des Morts" maisuki kantatu zuten Bordeleko katedralean. Urte hartan bertan, Leopold Stokowsky-ren "Kontzertu polifonikoa" abestu zuten Loiolako Santutegian.
- 1957n Johannes Brahms-en "Ein Deustches Requiem" interpretazio ederra egin zuten Parisko Théâtre des Champs-Elysées-en.
- 1962n Manuel de Fallaren "La Atlántida"ren sekulako bertsioa egin zuten Edinburgheko Nazioarteko Jaialdian, London Symphony Orchestra-rekin.
- 1973an Carl Orff-en "Carmina Burana" abestu zuten Berlingo Areto Filarmonikoan, bertako Orkestra Sinfonikoarekin.
- 1980an Giuseppe Verdiren "Requiem" kantatu zuten Londresko Royal Festival Hall-ean, Royal Philarmonic Orchestra-rekin. Urte hartan bertan, AEBetan bira egin zuten.
- 1981ean Richard Wagner-en "Parsifal" interpretatu zuten Bartzelonan.
- 1982n bira egin zuten Israelen.
- 1986an bira burutu zuten SESBetan. Ondorengo urteetan nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu zuten estatu espainiarrean: Donosti, Santander, Granada, Madril eta Bartzelonan. Orfeoiaren diskografia ere handitu egin zen izugarri, batez ere EMI - Pathé Marconi firmarekin.
- 1987an J.Brahms-en Requiem Perugian (Italia), London Symphony Orchestrarekin. Urte berean, "Bederatzigarren Sinfonia" Erroman orkestra berarekin.
- 1988an "La Atlantida", Madrilgo Musika Auditorio Nazionala inauguratzeko, Espainiako Orkestra Sinfonikoarekin.
- 1989) Beethoven-en "Fidelio" Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Frantziako Orkestra Nazionalarekin.
- 1992) Charles Gounod-en "Mors et Vita" lanaren munduko lehen grabazioa egin zuten Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin. Urte berean, Gustav Mahler-en "Bigarren Sinfonia" edo "Berpizkundea" Sevillako Expo'92an, Pittsburgheko Orkestra Sinfonikoarekin. Hurrengo urtean pieza hau berau Madrilgo Auditorio Nazionalean interpretatu zuten Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin.
- 1994an Sergei Prokofiev-ena "Alexander Nevsky" Donostiako Musika Hamabostaldian, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin.
- 1995an "Bederatzigarren Sinfonia" Madrilen.
- 1996an Pablo Sorozabalen "La Tabernera del Puerto" zarzuelaren grabazioa egin zuten A Coruñan, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin eta Plácido Domingo, María Bayo eta Joan Ponsekin. Urte berean, Enrique Granados-en "Goyescas" zarzuelaren grabatu zuten Madrilen, bertako Orkestra Sinfonikoarekin.
- 1997an ehungarren urteurrena ospatu zuten.
- 1998an Alemaniako sei hiritan zehar egin zuen bira.
- 1999an Salzburgeko Jaialdi ospetsuan Berlioz-en "La condenación de Fausto" lanaren sei emanaldi eta Philip Glass-en "Requiem", Bardo eta Nimanakayaren 5. koru-sinfoniaren estreinaldia eskaini zuten.
- 2001ean Berlinen parte hartu zuten Verdiren heriotzaren ehungarren urteurrenaren ospakizunetan.
Donostiako Orfeoiaren eraikina | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1897 |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Secundino Esnaola (1902-1929).
- Juan Gorostidi (1929-1968).
- Antxon Ayestaran (1968-1986).
- Jose Antonio Sainz Alfaro (1987-).
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Historial Del Orfeón Donostiarra: [(1903-1909)]. San Sebastián: Tipografía J. Baroja e Hijos, 1910. sarbidea Dokumetan, kontsulta data 2021-05-24