Giacomo Meyerbeer
Giacomo Meyerbeer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jakob Liebmann Meyer Beer |
Jaiotza | Tasdorf (en) , Berlin eta Tasdorf, 1791ko irailaren 5a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Paris, 1864ko maiatzaren 2a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Schönhauser Allee Jewish Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Jacob Herz Beer |
Ama | Amalie Beer |
Ezkontidea(k) | Minna Meyerbeer (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Muzio Clementi Carl Friedrich Zelter Georg Joseph Vogler Franz Lauska (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, autobiografialaria eta musika-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
|
Giacomo Meyerbeer (jaiotza-izena: Jakob Liebmann Beer; Rüdersdorf, 1791eko irailaren 5a - Paris, 1864ko maiatzaren 2a) alemaniar musikagilea izan zen.
Italian egonaldi bat egin ondoren (1817-1824), Rossiniren kutsua zuten sei opera idatzi zituen; horietan arrakastatsuena Il crociato in Egitto (1824) izan zen. Geroago Parisen frantses opera erromantikoaren bultzatzaile izan zen. Opera-mota honek Erdi Aroko eta naturaz gaindiko gaietarako zaletasuna eta ikusgarritasuna zituen ezaugarri nagusiak; melodrama historikoa, alegia. Eugène Scribek egin zion opera batzuen libretoa. Frantses operak egin zituen: Robert le Diable (1831), Les Huguenots (1836) eta Le Prophète (1849). 1842an Berlina itzuli zen, Frederiko-Gillermo IV.ak deituta, musikako zuzendari orokorra izateko. Garai hartakoa da Ein Feldlager in Schlesien (1844, Kanpamendua Silesian) alemaniar opera. 1863an Parisa itzuli zen L'Africaine (1838-1865) operaren prestamenak zaintzeko, baina gaixotu eta han hil zen. Kantatak, oratorioak eta orkestrarako doinuak eta lanak ere idatzi zituen. Esan ohi da Meyerbeerrek alemaniarra duela harmonia, italiarra doinua eta erritmoa frantsesa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giacomo Meyerbeer |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.