Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gizadiaren aurkako krimen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizateriaren aurkako krimen» orritik birbideratua)
Kontzeptua naziek eragindako Holokaustoren inguruan erabili zen.

Gizateriaren kontrako krimena nazioarteko zuzenbidearen arabera hilketa masiboko ekintzak edo herri oso baten aurkako jazarpena definitzeko kontzeptua da. Beste guztien gaineko delitu penaltzat jotzen da. Terminoa lehen aldiz 1907ko Hagako Konbentzioaren atarikoan erabili zen eta, ondoren, nazien aurkako Nurenbergeko epaiketetan (1945etik 1949ra) Holokaustoren inguruko akusazioetan, nahiz eta krimen handiak izan, ez baitzuten nazioarteko itun zehatzik urratzen.

Erromako Estatutua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998ko uztailaren 17an Nazioarteko Zigor Auzitegiak Erromako Estatutua onartu zuen eta bertan Gizateriaren kontrako krimenaren epigrafearen azpian jasotzen diren delituak zehaztu zituen: hilketak, deuseztatzea, esklabotasuna, deportazioa, bortxazko populazioaren lekualdatzea, espetxeratzeak edo nazioarteko itunen aurkako beste motatako bahiketak, tortura, bortxaketak, sexu-esklabotasuna, bortxazko prostituzioa, bortxazko haurdunaldiak, bortxazko antzutzea edo antzeko sexu-bortxaketak, berezko nortasuna duten taldeen aurkako jazarkundeak, pertsonen desagerpenak, apartheid krimenak.

Eraso horiek sistematikoki populazio zibilaren aurka eramaten dira, egiten ari denaz kontzientzia erabatekoa izanik.

Erromako Estatutuaren 7.artikuluaren arabera, Gizateriaren aurkako krimenen barruan 11 motatako ekintzak zerrenda daitezke:[1]

Kanbodiako Khmer Gorrien hilketak.

Krimenen preskribaezintasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide penalean, normalean, denbora tarte jakin bat igaro ondoren, gaizkileen aurkako jazarpena amaitzen da. Era horretako delituekin, ordea, ez da halakorik gertatzen: preskribaezintasuna ezartzen zaie, kriminal horien ardura ez da sekula bukatzen.[2]

Minnesotako protokoloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak (ACNUDH) 1991n protokolo bat aurkeztu zuen, Minnesotako protokoloa izenekoa, gizateriaren aurkako krimenak ikertzeko garaian, batez ere Estatu susmagarrien funtzionarioek ikerketetan eragina ez izateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erromako Estatutua (gazteleraz)