Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gabriella Szabó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriella Szabó

(2014)
Former Minister of Youth and Sport (en) Itzuli

2014ko martxoaren 5a - 2015eko azaroaren 17a
Nicolae Bănicioiu (en) Itzuli - Elisabeta Lipă
Bizitza
JaiotzaBistrița1975eko azaroaren 14a (49 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria, atleta eta politikaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua40 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Social Democratic Party (en) Itzuli

IAAF: 14295963 Olympic.org: gabriela-szabo Edit the value on Wikidata

Gabriela Szabo (Bistrita, Errumania, 1975eko azaroaren 14a) atleta errumaniarra da. 19 urterekin egin zuen debuta senior mailan, eta 2005era arte lehiatu zen. Palmaresean hiru urre ditu munduko txapelketetan (bi 5.000m-tan eta bat 1500m proban), lau munduko indoor txapelketetan (hiru 3000m eta bat 1500m probetan), zilar bat Europa Txapelketetan (5000m) eta urre bat Europar Indoor Txapelketetan (3000m). 1996. urtean, Atlantako Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen 1500m-tako proban. Gainera, 2000. urtean urre olinpikoa lortu zuen 5000 metrotako proban eta brontzezko domina 1500m proban Sydney-en.[1]

Gabriela Szabo 1975eko azaroaren 14an jaio zen Errumaniako Transilvania hirian. Gabriela ikastetxeko Gorputz Hezkuntzako irakaslearen animoei esker hasi zen lehiatzen, eta hark atletismoko lasterketa batean parte hartzea proposatu zion. Gabriela Szabok bere lehen lehiaketa irabazi zuen Bistri-ko parke nagusian eta bertan aurkitu zuen Zsolt Gyöngyössi entrenatzaile gazteak. Gurasoen adostasunarekin, atletismoko entrenamendua hasi zen.

Denborak aurrera egin ahala, Gyöngyössirekin zuen entrenatzaile-ikasle harremana erromantze bihurtu zen. 1999an, Zsolt Gyöngyössi entrenatzailearekin ezkondu zen. Familiaren laguntza izan zuen, nahiz eta hasieran ama ez zegoen oso pozik bere alaba bakarra kirolean aritzeko eta hainbeste denbora harengandik urrun egoteko ideiarekin, baina orain oso harro daude alabaz.

Lehenik eta behin, Gabrielak bere buruarekin lehiatu nahi zuen, eta bazirudien hori izan zela besteak gainditzeko modurik errazena; inoiz ez zen pozik geratu oholtzaren alde batean eserita egotearekin, lehen postuan egon nahi zuen, berarentzat bigarren lekua ez baitzen existitzen. Ez zaio inoiz gustatu galtzea. Esan du oso ondo sentitzen dela jendeak kaletik ezagutzen duenean eta bere lanagatik zoriontzen duenean. Horrek esan nahi du zure lana ez zela alferrik izan. «Lehiatzen zenean ez zuen Gabriela Szabok bezala egiten, Errumaniak bezala baizik. Saria zuretzat da, baina munduarentzat Errumania zara».

1999an urteko atletarik onena izendatu zuten. Urrezko 21 domina eta zilarrezko 12 irabazi zituen. Europako eta munduko txapelketetan titulu guztiak lortu dituen lehen atletetako bat da.

2004an, Birminghameko txapelketaren ondoren, profesionaltasuna utzi zuen. Errumaniako Atletismo Federazioak eta bere jarraitzaleek bere erabakia aldatzea espero zuten, baina, bere erabaki behin-betikoa zela esan zuen Gabrielak, neke fisiko eta emozionalarengatik. Beraz, 2005ean erretiratu zen profesionaltasunetik. Errumaniako enbaxadore turistikoa izan ondoren, gaur egun Errumaniako Gazteria eta Kirol ministroa da.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1996 AtlantaAmeriketako Estatu Batuak AEB 2. lekua, zilarrezko domina 1500 m
2000 Sydney Australia Australia 3. postua, brontzezko domina 1500 m
2000 Sydney Australia Australia 1. postua, urrezko domina 5000 m

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gabriela Szabo Biography and Olympic Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2011-09-13 (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]