Gondioke
Gondioke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 495 |
Heriotza | ezezaguna, 532 (36/37 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Klodomir Klotario I.a |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Leinua | Burgundian dynasty (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ezkontidea |
Gondioke edo Guntheuc (495 – c. 532) frankoen erregina ezkontidea izan zen. Klodomer erregearekin ezkondu zen eta, alargundu ondoren, bere anaia gaztea zen Klotario I.arekin.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gondioke Burgundiar jatorrikoa izan liteke, akaso Godegisilo erregearen biloba. 517an Klodomerrekin ezkondu zen eta Orléansera joan zen bizitzera. Elkarrekin hiru seme izan zituzten: Guntario, Teodobaldo eta Klodoaldo[1].
Klodomerrek espedizioa abiatu zuen burgundiarren aurka 524an. Espedizio horretan hil zen, urte bereko udan, Vézeronceko guduan. Espedizioaren ostean Klotario I.a anaia, Soissonsen errege zena, Gondiokerekin ezkondu zen.
Klodomerren eta Gondiokeren hiru semeak amonari eman zizkioten, Klotilde erregina. Hala ere, Klotariok eta bere anaia Txildeberto I.ak Gondiokeren semeak zigortzea erabaki zuten, erailez edo ilea moztuz, euren errege estatusa kentzeko. Guntario eta Teodobaldo erail zituzten, baina hirugarren semeak, Klodoaldok, ihes egitea lortu zuen, ilea moztu eta monje sartuz. Beranduago Nogenteko abade bilakatu zen eta santu izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bouyer, Christian. (1991). Dictionnaire des reines de France. Perrin ISBN 978-2-262-00789-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).