Bulda
Bulda Aita Santuak izenpetu eta zigilatutako agiri nagusia, dogmazko edo bestelako gaiez diharduena[1]. Izena ezartzen zen berunezko bolatxotik datorkie, agiria legeztatzeko erabilia zena eta latinez bulla izena zuena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, denetariko gaiez aritzeko erabiliak baziren ere, XV. mendetik aurrera nagusientzat bakarrik erabilia izan da. VI. mendetik erabiliak, izena XIII. mendean hartu zuten eta XV. mendetik aurrera registrum bullarum edo bulden erregistroa izeneko bulegoak bilduak izan ziren.
XVI. mende hasieran, oso ezagun eta eztabaidagarria bihurtu zen Julio II.a aita santuaren bulda, nafar eta frantses errege-erreginak eskumikatzen zituena, eta Nafarroaren inbasioa zelaitu zuena (1512). Egun, buldak Aita Santuak Episcopus, Servus Servorum Dei (euskaraz: "Apezpikua, Jainkoaren Morroiaren Morroi") titulua erabiltzen duen agiri bakarrak dira.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buldaren ezaugarria formatua denez, edozer edukia onargarria da bulda batean: dekretuak, gotzainen izendapenak, barkamenak, eskumikuak, konstituzio apostolikoak, kanonizazioak edo deitzeak.
Edukia kontuan hartua ez da inoiz izan bulda eta entziklikaren arteko ezberdintasunak.
Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu honetan Buldak zerrendatu dira, baina zerrenda ez dago guztiz osatuta. Wikipedia lagun dezakezu zerrenda osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) www.britannica.com
- (Ingelesez) Catholic Encyclopedia
- (Ingelesez) Theology Library