Breakdance
Breakdancea edo breakdancinga (ingelesez: breaking, breakdancing edo b-boying/b-girling) Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko Bronx eta Brooklyn auzoetan 1970eko hamarkadaren amaieran afro-amerikar gazteek sortutako kirola edota kaleko dantza da. Hip hop kultura adierazpenaren alderdi bat da. DJ Kool Hercek bere jaialdietan egindako musikarekin batera sortu zen, baina 1980ko hamarkadara heldu arte ez zuen arrakasta handirik lortu.
Modalitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantza mota honek 4 elementu biltzen ditu: top rock, footwork, power moves eta freeze direlakoak.
- Toprocking: goiko dantzari dagokio, zutik egiten denari, bertan helburua, nagusiki, musikaren oinarri edo (basea) zanpatzea izango da, hau da, erritmoa zapaltzea.
- Footwork: beheko dantzari dagokio, bertan normalean eskuak lurrean apoiaturik dantzatzen da, gorputzaren enborra erdian mantenduz eta hankekin honen inguruan jolastuz.
- Power moves: inertzia mugimenduei dagokio, bertan gorputzaren biraketa bilatzen da postura desberdinetan, oso ikusgarria gertzatzen dena.
- Freezes: musikaren golpe gogorretan postura deigarriak hartuz, "izozketak" egitean datza.
Lehiaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan zehar breakdance lehiaketa asko daude, hurrengo hirurak nabarmenenen artean daude:
- UK B-BOX Championship: txapelketa hau Dj Hoochek sortu zuen Londresen 1996an. Eta honek liburu bat idatzi zuen txapelketari buruz, “From Bronx to Briston” deiturikoa.
- Red Bull BC One: Red Bullek sortu zuen 2004an. Urtero txapelketa herrialde desberdin batean egiten da eta munduko 16 breakdance dantzari hoberenek hartzen dute parte. Lehiaketa hau ospetsuenetariko bat da.
- Freestyle Session: Chris Wrightek (disk jockeya eta graffiti idazlea) sortu zuen 1997an, Kalifornian. Txapelketa honetan normalean lagun-taldeek hartzen dute parte, nahiz eta bakarkako lehiaketa ere badagoen.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan kirol olinpiko bezala estreinatuko da breakdancinga. 16 gizonezko eta 16 emakumezko breakdance dantzari lehiatuko dira lehen agerraldi olinpikoan.
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Breakdancearekin lotura duten filmak ere egin dira, esaterako; Beat Street, Wild Style, Stomp the Yard...