Bran gaztelua
Bran gaztelua | |
---|---|
Castelul Bram | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errumania |
County | Braşov konderria |
Errumaniako komuna | Bran |
Koordenatuak | 45°30′54″N 25°22′02″E / 45.515°N 25.3671°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1212 |
Jabea | Archduke Dominic of Austria (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Str. Moșoiu Traian, general 495-498, sat Bran; comuna Bran |
Webgune ofiziala | |
Bran gaztelua (errumanieraz Castelul Bran eta hungarieraz Törcsvári kastély) Errumaniako Transilvania eskualdeko Bran udalerrian dagoen Erdi Aroko gaztelu bat da. Hain zuzen ere, Braşov hiritik hurbil dago.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errumaniako monumentu nazionala izendatua dago, turismo gune oso garrantzitsua baita, nagusiki Bram Stoker irlandar idazleak bere Drakula eleberria bertan girotu baitzuen, baina baita gotorlekuak berak duen historia eta arkitektura baloreari esker ere.
Bestalde, uste denez literatur pertsonaia hori sortzeko oinarritu zen Vlad Drakula historikoa ez omen zen gaztelu honetan inoiz egon, aldiz bere benetazko egoitza gaur egun bere hondakinak besterik gelditzen ez diren Poenari gaztelua izan zen. Gehienera jota, Otomandar Inperioak eskualdea menpean zuen garaian Vlad Drakula gazteluko espetxean preso pare bat egunez egon zela uste da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelua dagoen lekuan 1212an Ordena Teutonikoak gotorleku bat eraiki zuen, hain justu ere Transilvania eta Valakia printzerrietako mugen artean. Halere, 1241an tartariarrek suntsitu egin zuten. Hortaz, gaur egungo eraikna 1347an Luis I.a Hungariakoak eraikitzea agindu zuen gazteluan oinarritzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urrutira.
-
Patioa.
-
Barne erakina.
-
Aretoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bran gazteluaren webgunea (Ingelesez) (Errusieraz)