Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Biopolimero

Wikipedia, Entziklopedia askea
DNAren egituran biopolimeroen bikote bat dago: helize bikoitza osatzen duten polinukleotidoak.

Biopolimeroak izaki bizidunek sortzen dituzten polimeroak dira; alegia, biomolekula polimerikoak dira. Polimeroak direnez gero, lotura kobalente bidez lotutako monomeroz osaturik daude. Biopolimeroen hiru mota nagusi daude, erabiltzen duten unitate monomerikoaren eta egituraren arabera: polinukleotidoa (DNA eta RNA), nukleotidoz osaturik daudenak; polipeptidoak, aminoazidoz osatutako polimero laburrak direnak; eta polisakaridoak, karbohidratoen egitura polimerikoak direnak. Badaude beste biopolimero batzuk ere, adibidez kautxua, suberina, melanina eta lignina.

Lurreko biopolimerorik eta konposatu organikorik arruntena zelulosa da. Landareen materiaren % 33 inguru zelulosa da. Kotoiaren zelulosa edukia % 90ekoa da, eta egurraren kasuan % 50ekoa da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.