Ben-Hur (1959ko filma)
- Artikulu hau 1959ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ben-Hur».
Ben-Hur[1] William Wylerrek 1959an zuzendutako film epikoa da. Lew Wallace idazle eta jeneralak idatzitako Ben-Hur: A Tale of the Christ eleberrian oinarrituta dago. Film honen aurretik, beste batzuk ere egin ziren historia honetan oinarrituta, baina ez zuten arrakastarik izan 1959ko filmarekin alderatuta.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Nazareteko Jesusen garaiko Judean girotutako pelikula honek Juda Ben-Hur printze juduaren historia kontatzen du. Filmaren hasieran gaztetako lagun batekin elkartzen da, hainbat urte Erroman egin dituen Mesala jeneralarekin. Honek bere aberria eta erlijioa utzi eta Erromaren zerbitzura lan egiteko eskatzen dio, horrela etorkizun oparoa izango duelakoan. Ben-Hurrek, baina, uko egiten dio bere adiskidearen eskaintzari, eta bere herriari eta erlijioari leial irauten du. Horrek bien arteko haserrea pizten du.
Zoritxarreko istripu baten ondorioz, Ben-Hur, bere arreba Tirza eta ama Myriam atxilotu egin zituzten. Ama eta arreba ziegan sartu zituzten eta Ben-Hur galeretara bidali zuten esklabo. Galerara bidean zihoala, Nazaretetik igaro zen, eta bertan Jesus ezagutu zuen, honek ur pixka bat eman zionean erromatarren aginduaren aurka.
Galeretan hiru urte lanean zebilela, bera zihoan ontzia erasotu zuten Erromaren etsai batzuek, baina Ben-Hurrek bere buruaz gain kapitaina salbatzea lortu zuen. Horregatik, kapitainak bere semeorde egin zuen Erroman. Bitartean, Mesalarekiko gorrotoa handitzen joan zitzaion bere barnean, eta aukera sortu bezain laster Judeara itzuli eta mendekua hartzea erabaki zuen. Bidean, Baltasar erregea eta Sheilk Iderim merkatari arabiarra ezagutu zituen; lehenengoak Mesiasen berri eman zion, Jainkoaren bidalia zela adieraziz. Bigarrenak bere zaldiekin lasterketa garrantzitsu baten parte hartzeko aukera eskaini zion. Lasterketa horretan parte hartzekoa zen Mesala ere.
Jerusalenera itzultzean, bere etxea bertan behera utzita aurkitu zuen, eta inork ere ez zuen bere ama eta arrebaren berririk. Gaztetan bere morroi izan zen Simonidesen alaba Esterrekin ezkondu zen. Honek ezkutatu egin zion bere ama eta arreba legenarrak jota zeudela, gaixoentzako kobazulo batean.
Lasterketa egunean, Judak argi zeukan mendekua hartu behar zuela. Lasterketa gogor baten ondoren, Mesala garaitu zuen. Hau hilzorian gelditu zen Ben-Hurren zaldiek zapalduta. Mesalak, hil aurretik, esan zion bere ama eta arreba non zeuden, eta Judak bertara joatea erabaki zuen. Han Ester aurkitu zuen, beraiei janari apur bat eramatera joana, eta berarekin haserretu zen aurretik horren berri eman ez ziolako. Baina honek Nazareteko Jesusen berri eman zion, eta azken aukera bezala ama eta arreba berarengana eramatea erabaki zuen.
Jerusalenera heltzean, baina, erromatarrek Jesus atxilotu eta heriotzara zigortu zutela jakin zuten. Gurutzea eramaten zihoala, Juda konturatu zen Jesus hori zela galeretara bidean berari ura eskaini ziona, eta laguntzea erabaki zuen. Azkenean, Juda, bere ama, arreba eta emaztea Jesusen heriotzaren testigu izan ziren. Juda lur jota gelditu zen bere itxaropen bakarra horrela galduta ikustean, baina etxera bihurtzean bere ama eta arreba sendatuta aurkitu zituen. Orduan konturatu zen Jesusen handitasunaz eta Jainko izaeraz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Charlton Heston | Judah Ben-Hur |
Jack Hawkins | Quintus Arrius |
Haya Harareet | Esther |
Stephen Boyd | Mesala |
Hugh Griffith | Sheik Ilderim |
Martha Scott | Miriam |
Cathy O'Donnell | Tirzah |
Sam Jaffe | Simonides |
Finlay Currie | Baltasar |
Frank Thring | Pontzio Pilato |
Claude Heater | Jesus |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ben-Hurrek 11 Oscar irabazi zituen, bere garaian inork lortu ez zuen errekorra. Bere ostean Titanicek eta Eraztunen Jaunak soilik lortu zuten horrelako emaitza ona. Film onenari, aktore onenari, zuzendari onenari, bigarren mailako aktore onenari (Hugh Griffith), arte zuzendari onenari, argazkigintza onenari, jantzi onenei, ikus efektu onenari, muntatze onenari, soinu banda onenari eta soinu onenari Oscarrak irabazi zituen hain zuzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ben-Hur Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- 1959ko filmak
- William Wylerrek zuzendutako filmak
- Gore Vidalek idatzitako filmak
- Christopher Fryk idatzitako filmak
- Maxwell Andersonek idatzitako filmak
- S. N. Behrmanek idatzitako filmak
- Charlton Hestonek antzeztutako filmak
- Jack Hawkinsek antzeztutako filmak
- Stephen Boydek antzeztutako filmak
- Hugh Griffithek antzeztutako filmak
- Martha Scottek antzeztutako filmak
- Cathy O'Donnellek antzeztutako filmak
- Sam Jaffek antzeztutako filmak
- Finlay Curriek antzeztutako filmak
- Marina Bertik antzeztutako filmak
- Frank Thringek antzeztutako filmak
- Aldo Silvanik antzeztutako filmak
- Duncan Lamontek antzeztutako filmak
- George Relphek antzeztutako filmak
- Lydia Clarkek antzeztutako filmak
- Mino Dorok antzeztutako filmak
- Ferdy Maynek antzeztutako filmak
- Giuliano Gemmak antzeztutako filmak
- Ralph Trumanek antzeztutako filmak
- Lando Buzzancak antzeztutako filmak
- Pietro Tordik antzeztutako filmak
- Enzo Fiermontek antzeztutako filmak
- Robert Brownek antzeztutako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Epika filmak
- Itun Berrian oinarritutako filmak
- Berregokitzapen filmak
- Antzinako Erroman girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak
- Euskaratutako filmak
- Zentsuratutako filmak