Bogside
Bogside Taobh an bhogaigh | |
---|---|
Derry, Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Derryko konderria |
Hiria | Derry |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°59′52″N 7°19′38″W / 54.9978°N 7.3272°W |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Bogside, irlanderaz: Taobh an bhogaigh, Ipar Irlandan dagoen Derry hiriko harresietatik haratago kokatzen den auzo bat da. Hiriaren eta Foyle ibaiaren mendebaldean dago, Creggan auzoaren alboan, eta Irlandako Errepublika eta Donegal konderriaren mugatik 5 kilometro eskasera.
Auzo hau hiriko irlandar errepublikarren bizileku nagusienetako bat da.
1960 eta 1970eko hamarkadan zehar Ipar Irlandako gatazkan jazotako gertakari ugariren lekuko izateagatik ospetsua da, horien artean Bogsideko gudua (1969), Igande Odoltsua (1972), Motorman operazioa (1972) edota Free Derry izenez ezagutzen den "no-go eremua" kokatu ziren.
Gaur egun, Bogsideko artistek margotutako garai hari buruzko horma-irudi handiak Free Derry eremuan edota Gasyard Feile jaialdian ikus daitezke (azken hori musika eta arteei buruzko urteroko jaialdia), hauek bertoko turismo erakargune garrantzitsuenak direlarik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bogside auzoa Derry erdiguneko harresietatik ikusita. -
Westland kalea hiriko harresietatik ikusita (2007ko uztaila). Irlandar bandera ugari ikus daitezke. -
1972ko Igande Odoltsua.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]