Botafuegosko espetxea
Botafuegosko espetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Cádizko probintzia |
Koordenatuak | 36°08′41″N 5°29′09″W / 36.14472°N 5.48583°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Dirección General de Prisiones (en) |
Botafuegos espetxea (gaztelaniaz: Centro Penitenciario de Botafuegos) Algecirasen (Cadiz, Andaluzia) dagoen makroespetxea da; hiritik bost kilometrotara dago.[1] Espetxe modelo hau Antoni Asunción ministroak sortu zuen. Andaluziako handienetariko bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina ACS Proyectos, Obras y Construcciones S.A. lantegiak egin zuen. 2000. urtean Jaime Mayor Oreja PPko Barne Ministroak inauguratu zuen. Eraikinaren kostea 8.500 milioi euro izan zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.072 ziega ditu baina 1.500 jasotzeko prestatuta dago. Dena dela, 2007an 1.850 zituen. Eraikitako eremua 81 007 m2koa da eta eremu osoak 365.750 m2 ditu.
15 erresidentzia modulu ditu, bi emakumeentzat eta hamahiru gizonentzat. Instalazioetan zerbitzu guztiak daude: polikiroldegia, gimnasioa, liburutegia, ikasgelak, igerilekua, sukaldea, okindegia eta areto nagusia. 500 funtzionario inguru daude lanean. Espetxearen kontrola Goardia Zibilaren eskuetan dago, teniente baten agindupean.
Espetxearen instalazio barruan ere Manuel Montesinos y Molina Centro de Inserción Social (C.I.S.) edo Gizarteratze Zentroa dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |