Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aliterazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aliterazioa gertu dauden egituren edo hotsen errepikapena da. Tradizio frantsesean eta ingelesean errepikatzen diren soinuak kontsonanteak edo azentua dituzten silabak dira; tradizio espainiarrean, aldiz, bokalak ere aliterazio barruan onartzen dira. Etimologikoki, hitza latinetik dator, alliteratio edo letra errepikapena. Beraz, errepikapen figura bat da eta bere efektu nagusia erritmoa indartzea da. Egun , batez ere, efektu harmonikoa bilatzen da eta, aditu batzuen arabera, barne errimatzat har daiteke.[1]

Hona hemen Bitoriano Gandiagaren adibide bat:[2]

Trinkili trankala ari gara
trinliki trankala betikoan
trankalak trinkili
bizitza bideko
egunen orduan
uneen ritmoan.

Poema honetan nabarmenak dira "t", "r", "k" soinuen aliterazioa; horrekin, poetak, eguneroko bizitzaren atzera-aurreak azaldu nahi dizkigu.

Egile bereko beste adibidea:

Zeharkako bide
zeharkariak
zeharka meharka.[3]

Kasu honetan "z" soinuaren aliterazioak bidearen sigi-saga erakusten digu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jean Haritxelhar, 37.or.
  2. Adio. Donostia: Elkar, 2005, 93 or.
  3. 51.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]