Munduko zazpi mirariak
Munduko zazpi mirariak edo antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak antzinate klasikoan zazpi eraikin nabarmenen zerrenda da, Greziaren ikuspegitik egina. Zerrenda Antzinako Greziako turistek bisitatzen zituzten tokien gidaliburuetan oinarritu zen. Zerrenda horren bertsio goiztiarrena K.a. II. mendean egin zuen Antipatro Sidongoak, eta Mediterraneo itsasoaren inguruko eraikinak baizik ez zituen biltzen. Hasierako zerrendak beste bertsio ugari inspiratu zituen mendeetan zehar. Zazpi mirarietatik batek bakarrik dirau zutik gaur egun: Gizako piramide handiak.
Eraiki ziren urtearen arabera zerrendatuak, hauek dira antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak:
Miraria | Data | Egilea | Tokia |
---|---|---|---|
Gizako piramide handia | 2550 K.a. | Antzinako Egiptoarrak | Kairo (oraingo Egipton) |
Babiloniako lorategi esekiak | 600 K.a. | Babiloniarrak | Babilonia (oraingo Iraken) |
Zeusen Olinpiako estatua | 435 K.a. | Antzinako Greziarrak | Olinpia (oraingo Grezian) |
Artemisaren Efesoko tenplua | 550 K.a. | Antzinako Greziarrak | Efeso (oraingo Turkian) |
Halikarnasoko mausoleoa | 351 K.a. | Persiar helenizatuak | Halikarnaso (oraingo Turkian) |
Rodasko kolosoa | 292-280 K.a. | Antzinako Greziarrak | Rodas uhartea (oraingo Grezian) |
Alexandriako itsasargia | 3. mendea K.a. | Antzinako Greziarrak | Alexandria (oraingo Egipton) |
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gizako piramide handia
-
Babiloniako lorategi esekiak
-
Zeusen Olinpiako estatua
-
Artemisaren Efesoko tenplua
-
Halikarnasoko mausoleoa
-
Rodasko kolosoa
-
Alexandriako itsasargia
Gizako piramidea egiptoarrek eraiki zuten, Babiloniako lorategiak babiloniarrek, Masoloren mausoleoa pertsiarrek, eta gainerako lau mirariak, greziarrek.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Munduko Zazpi Mirari berriak