Antso II.a Portugalgoa
Itxura
Antso II.a Portugalgoa | |||
---|---|---|---|
1223ko martxoaren 26a - 1247ko abenduaren 4a ← Alfontso II.a Portugalgoa - Alfontso III.a Portugalgoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Coimbra, 1207ko irailaren 8a | ||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Toledo, 1248ko urtarrilaren 4a (egutegi gregorianoa) (40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Toledoko Santa Maria Katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Alfontso II.a Portugalgoa | ||
Ama | Urraca of Castile | ||
Ezkontidea(k) | Mentzia Lopez Harokoa (1246 (egutegi gregorianoa) - | ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Burgundy - Portugal (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Izengoitia(k) | O Capelo | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Antso II.a Portugalgoa Debotoa edo Kapeladuna[1] (Coimbra, 1207ko irailaren 8a - Toledo, 1248ko urtarrilaren 4a) Portugalgo erregea izan zen 1233-1248 bitartean.
Alfontso II.aren eta Gaztelako Urrakaren semea zen. Portugalgo hegoaldeko lurraldeak konkistatu zizkien musulmanei. Elizarekiko neurri zorrotzak hartu bazituen ere, ezin izan zien aurre egin nobleziari eta goi mailako apaizgoari. Nobleak eta apaizak Inozentzio IV.a aita santuaren aurrean kexu agertu ziren, erregearen gehiegikeriak eta Lope Diaz Harokoa Bizkaiko jaunaren alabarekin ezkontzeko zituen asmoak zirela eta. Aita santuak errege kargutik kendu zuen Antso (1245, Lyongo kontzilioa) eta hiru urtez borrokatu ondoren Toledora erretiratu zen betiko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/04/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.