Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Caldwell katalogoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caldwell katalogoa
Jatorria
Argitaratze-data1995
Honen izena daramaPatrick Moore (en) Itzuli
Ezaugarriak
Argumentu nagusiaIzar-mulkoa, Nebulosa eta galaxia

Caldwell Katalogoa Sir Patrick Caldwell-Moorek prestatutako astronomia katalogoa da. Bertan izar-kumulu, nebulosa eta galaxia distiratsuenak biltzen dira. Guztira 109 objektu dira. Katalogoaren helburua astronomia zaleei laguntza bat ematea izan zen. Asmoa Messier sistema osatzea zen.

Messier sistema askotan leku interesgarrien zerrenda gisa astronomia zaleek erabilia izan da. Zerrenda horretan zuzenean ikus daitezkeen espazio sakonaren objektuen biltzen ziren baina Caldwell-Moorek errealitate batez konturatu zen: zerrenda horretan zeruko objektu distiratsuen batzuk ez ziren biltzen; adibidez, Hyadeak, Perseoren kumulu bikoitza, (NGC 869 eta NGC 884) eta NGC 253 galaxia.

Caldwell-Moorek, bestetik, Messier sistemak batez ere Ipar hemisferioaren ikuspegia adierazten zuela ikusi zuen. Ipar hemisferioaren objektu asko ez ziren jasotzen: Omega Centauri, Centaurus A, Jewel Box eta 47 Tucanae.[1] Irizpide horiekin 109 objektu zituen zerrenda prestatu zuen (horrela Messier zerrendaren kopurua bera osatzen zuen) eta Sky & Telescope aldizkarian plazaratu zuen, 1995eko abenduan.[2]

Argitaratu zenetik katalogo honek zabalkunde handia ezagutu zuen, bereziki astronomiaren zaleen artean. Dena dela, Caldwellek egindako jatorrizko zerrendak kritika batzuk jaso zituen eta horren ondorioz zuzenketa batzuk egin ziren. Kritikatu zen beste elementua egilearen egozentrismoa izan zen zeren eta izendatzeko bere abizena erabili baitzuen.

Katalogoaren objektu motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nebulosa ilunak 1
Galaxiak 35
Kumulu globularrak 18
Nebulosak 9
Izar-kumuluak 25
Izar kumuluak eta nebulosa multzoak 6
Nebulosa planetarioak 13
Supernoba 2
Guztira 109

Caldwellen zeru-mapak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Caldwell Star Chart
Caldwell Star Chart

Ikasteko irizpideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astronomia ikasteko zaleei lehendabizi Messier sistemarekin hastea aholkatzen zaie. Ondoren, Cadwellena egokia izan daiteke. Azkenean, Herschelen 400ekoa (nolabait NGC sistemaren laburpena). Prozesu hau burutu ondoren zaleak 600 objektu ikusi izango ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. O'Meara, Stephen James (2002). "The Caldwell Objects". Cambridge University Press. ISBN 0-521-82796-5.
  2. Moore, Patrick: "Beyond Messier: The Caldwell Catalog". Sky & Telescope, 38 or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]