Columbia (anezka)
Columbia (anezka) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Rockwell International (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ekoizpen-lekua | Air Force Plant 42 (en) |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1981eko apirilaren 12a |
Deployment | |
Eraikuntza | 1975eko martxoaren 25a - 1979ko martxoaren 8a |
Contract awarding | 1972ko uztailaren 26a |
Rollout | 1979ko martxoaren 8a |
Delivery | 1979ko martxoaren 24a |
Maiden flight | 1981eko apirilaren 12a |
Last flight | 2003ko urtarrilaren 16a |
Columbia espazio anezkaren istripua | 2003ko otsailaren 1a |
Kudeatzailea | NASA |
Jabea | NASA - |
Honen parte | Space Shuttle program (en) eta space mission (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 17,25 () × 37,24 () m |
Masa | 80.739 kg eta 71.799 kg |
- Artikulu hau NASAren anezkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Columbia».
Columbia espazio anezka (NASA izendapena: OV-102) NASAren lehen espazio anezka izan zen, Lurretik kanpo misioak bete zituena. 1981 urteko apirilaren 12an, lehenengo aldiz espaziorantz abiatu zen eta bere izatea amaitu egin zen 2003ko otsailaren 1ean, atmosferan berriz sartu zenean behin betiko desegin baitzen.
Bere lehenengo hegaldiko eskifaia John W. Young eta Robert Crippen ziren.
Hainbat misio aipagarri egin zituen:
- STS 1 : 1981-1982 izan zen Spacelab lehenengo hegaldia ESAgatik eginda.
- STS-50 : 1992ko ekainaren 25etik uztailaren 9a arte, anezkaren lehenengo misio luzea izan zena.
- STS-93: 1999ko uztailean "Chandra X izpien behatokia" orbitan jarri zen.
Azken misioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbia NASA-ren anezkarik zaharrena zen, 22 urte, hain zuzen. Bidaia bakoitzaren amaieran ontziaren plaka guztiak berrikusi eta hondatutakoak aldatzen badira ere, materiala nekatua egoten da normalean.
Columbiak 28 bidaia egin ditu guztira, baina oso gutxi 1999tik hona. Urte hartan hainbat berrikuntza egin zizkioten eta, geroztik, joan zen urtean baino ez zen espazioratu. Bidaia hau berritu ondorengo bigarrena zen eta 2002ko uztailerako zegoen iragarrita. Garai hartan, ordea, pitzadurak aurkitu zituzten anezka guztietan eta hegaldiak atzeratu egin ziren.
Columbiaren azkenengo misioari STS-107 deritzo eta 2003an izan zen, urtarrilaren 16 eta otsailaren 1 bitartean, hain zuzen ere. Aireratzerako orduan, orbitatzaileak golpe nahiko larria eta gogorra jaso zuen bere ezkerreko hegoan, poliuretano (kanpoko tankearen isolatzailea) apar zati baten askatzearen ondorioz.
Istripua jaurtiketa gertatu eta 81-82 segundora gertatu zen. NASAk dioenaren arabera, zatiak 50x40x15 zentimetrokoa zen, eta 1 kg gutxi gorabehera zituen, eta 805 km/h abiadura batean jo ahal izan zuen. Kolpea modu tangentzial batean gertatua, zulatu zituen bi panel, zeintzuk eraso ertzaren atzean zeudenak, lurreratze putzu-trenaren ondoan. Istripua ez zen hauteman ez eskifaiarengan, ezta misioaren zehar.
Arazoa gauzatu zen lurreko atmosferan berriz sartu ostean.
Aipatutako istripua zela eta, solairu termikoak askatu ziren lurreratze trenaren ondoan. Modu honetan izugarrizko beroa sartu omen zen (atmosferan berriz sartzean sortzen den plasmaren ondorioz), sorraraziz ezkerreko hegoaren suntsiketa, nahiko handia dena ezegonkortasuna eta askatzea sortuz. Berriz sartzearen zehar, sentsore termikoak detektatu zuten tenperaturaren igoera nabaria eta ohiz kanpokoa aldi berean talkaren inguruan. Berriz itzultzean, beroa zela eta, hegoa azkenean erori egin zen, anezka berarekiko bira zezan sorraraziz, eta guztiz desegin.
07:59:32 orduan, lurreko kontrol gunearen eta Columbiaren arteko komunikazioa eten zen; minutu gutxi geroago, mundu osoan zabaldu ziren irudiak orbitatzailea desegiten AEBtako zeruan. Galdutzat eman ziren anezka eta bere zazpi eskifaia kideen bizitza. Honen ostean, bidaiak eten egin ziren anezkan arloan, akatsak zeintzuk izan ziren jakin arte. Bi urte igaro ondoren, berriz hasi ziren anezkak erabiltzen, zehazki Discovery anezkarekin. benetan ez sinistu hau dena nik inbetatukoa da.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskifaiaren argazkia
- (Gaztelaniaz)Istripuaren bideoa (Youtube)