Ttipi-Ttapa
Itxura
- Artikulu hau herri aldizkariari buruzkoa da; ibiltzeko era gaitzat duena beste hau da: tipi-tapa.
Ttipi-Ttapa | |
---|---|
Mota | Tokiko informazioa |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskara |
Argitaratze lekua | Lesaka |
Kolorea | bai |
Argitaletxea | Ttipi-Ttapa fundazioa |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 6.000 ale |
Banatze-eremua | Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdi |
Maiztasuna | Biastekaria |
Historia | |
Zuzendaria | Aitor Arotzena |
Erredaktoreak | Gurutze Pikabea, Nerea Bazterrika, Eneritz Iraola |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1578-4673 |
www.erran.eus |
"Ttipi-Ttapa" Nafarroako Mendialdeko euskarazko aldizkaria da. Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdiko informazioa biltzen duena. Egoitza nagusia Lesakan dauka.
Aldizkaria
Paperezko aldizkariarekin batera agerkari digitala eskura dago interneten noiznahi eta nonahi irakurtzeko.
Euskal Herriko komunikabideen artean bere edukiak interneten zintzilikatu zituen lehena izan zen Ttipi-Ttapa aldizkaria 1996an. Gaur egun 6.000 aleko tirada eta 29.000 irakurle inguru ditu (2018ko ekaineko datuak, CIES).