Masai
Itxura
Masai | |
---|---|
Masai gazteak | |
Biztanleak guztira | |
1.512.000[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Kenya: 1.131.000 Tanzania: 381.000 | |
Hizkuntza | |
Maa | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, Afrikako erlijio tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Beste etnia nilotikoak |
Masai herria[2][3] talde etniko nilotikoa da, Kenyan eta Tanzaniako iparraldean bizi dena. Ohitura eta jantzi bereziak dituztenez, eta ekialdeko Afrikako parke nazionaletatik gertu bizi direnez, Afrikako etnia ezagunenetako bat da.[4] Maa hizkuntzan hitz egiten dute;[4] nilo-saharar familiako mintzaira da, dinkera eta nuerera hizkuntzen ahaidea. Horrezaz gainera, masaiek Kenyako eta Tanzaniako hizkuntza ofizialak ikasi ohi dituzte: swahilia eta ingelesa. 1,5 milioi lagun inguru dira gaur egun,[1] baina zaila da haien kopurua zehazki zenbatzea, erdi nomadak baitira. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira. Beren tradizio eta sinismenak dituzten arren, kristautasuna praktikatzen dute gaur egun masai askok.
Erreferentziak
- ↑ a b Maasai. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-1).
- ↑ Euskaltzaindia. 190. araua: Munduko herriak eta etniak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-1).
- ↑ «Estilo Liburua» Berria.
- ↑ a b Fincke, Jens Maasai: Introduction, bluegecko.org